XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IPUIN BELTZAK. Betirako bakeaTurutotsa entzun zen.
Momentu berean, Gomezovarena Jeneralea tribuna erdian agertu zen.
Bertan zeuden militarrak, zutik jarri ziren.
Jeneralea agurtu zuten, ezkerra kapelaren ertzeraino arinki jasoz.
Plaza haundian oihuak entzun ziren:
Jeneraleak herria agurtu zuen, eskuina mugituz, kristal garbitzaileek eskua mugitzen duten bezala.
Gomezovarenaren begi txiki zorrotzek betaurreko ilunen atzean diztira arraroak egin zituzten.
Baina xehetasun hau ez zen behetik
Nazioko ereserkia jotzen hasi zen bada militar bat.
Plazan isiltasuna egin zen.
Ereserkia amaitzean,
Eskoletako umeek, lerrokaturik, banderatxoak altxatu zituzten.
Jeneraleak mikrofonoa eskuan hartu zuen, eta, berriro, isilik egoteko eskatu zion
Isiltasuna egin zen, nahiz eta noizbehinka fanatikoek Gomezovarenaren izena aldarrikatu
Plazan, emozioa ezin haundiago bihurtu zen.
Umeek banderatxoei sutsuki eragin zieten berriro.
Serora baten begiak malkoz bete ziren,
Jenerale bakezalearen hitz eder hauk entzutean, nork negarrik egin ez?
Bakea, azkenean!
Umeek, musika militarraren erritmoari jarraituz, beren pausoak plazaren atzeko aldera zuzendu zituzten.
Plazaren atzeko aldean, orma haundi batetan, Gomezovarenaren irudia ikusten zen,
Umeen atzetik, fraideak, serorak eta apezak talde haunditan heldu ziren.
Tribuna aurretik pasatzean, Gomezovarenari bedeinkapenak eman zizkioten, airean gurutze saindua eginez.
Hauen atzetik, pankarta haundiak zeramatzatela, oposizioko talde politikoak heldu ziren plazara.
Pankartetan honelako esaldiak ikusi genituen:
Gomezovarenak sutsuki agurtu zuen oposizioko jendea, bi besoak V itxuran jasoz.
Tribunako militarrei keinu egin zien Jeneraleak, eta militar guztiek ere oposizioa agurtu zuten.
Eta berdin langileria, tribuna aurretik pasatu zenean.
Langileen bandera gorriak airean nabarmentzen ziren.
Langileen atzetik, herri osoa zetorren: andreak, agureak, umetxoak
Herri osoa plaza haundian batu zen.
Herri osoa, Gomezovarenaren aurrean bildurik! Nork esan ote zuen, Jeneralea diktadore zela?
Orduan hasi zen desfilearen bigarren partea.
Soldaduak hasi ziren desfilatzen.
Lehen lerrokadak plazara heldu zirenean, herri osoak oihu haundi bat egin zuen:
Goragailuen bidez, militarren oinhotsek zeru-lurrak biziki iharrosi zituzten.
Soldaduen pausoek plaza osoa erritmoz bete zuten.
Airean hegazkinak bake txoriak legez iragan ziren.
Soldaduen atzetik, paramilitar taldeak heldu ziren plazara.
Bai eta Gomezovarenaren polizia sekretuak ere.
Polizia hauk lehen aldiz agertzen ziren herriaren aurrean.
Polizien plakek eta pistolek eguzkipean diztiratzen zuten.
Baina herriaren boza gurtarmatuen zaratak ito zuen.
Gurtarmatuak
Lurra dardarka hasi zen, lurrikara baten indarpean bezala.
Gurdien burdinazko kateek txinpartak botatzen plazako basaltozko zoluaren kontra.
Kanoien zulo beltzek bazter guztiak mehatxatzen zituzten.
Desfilea amaitu da.
Herria eta harmada elkarrekin bildu dira plazan.
Azken gurtarmatua bere tokira heldu da.
Hura bai ikuskizun miragarria! Bakearen irudi berbera.
Gomezovarena Jeneraleak berriro hartu du mikrofonoa.
Herriak Gomezovarenari adi adi begiratzen dio.
Jeneraleak keinu egin die plazan dauden militarrei; eta hauek, makina zehatz bat bezala, harmak kargatu dituzte.
Gurtarmatuek beren kanoiak herrirantz begira jarri dituzte.
Airean hegazkinak arrano beltzak legez dabiltza.
Eta orduan sortu da plazan sua eta ifernua.
Harma guztiak tiroka hasi dira.
Herria dagoen tokian, Gomezovarenaren irudi haundiaren azpian, odolezko laku bat egin da.
Odol artean ukabil batzu Gomezovarenaren kontra jaso dira, baina alferrik.
Tribunako militarrak barre algaraka ari dira.
Azken tiroa entzutean, tribunan txanpan botileen kortxozko tiroek